Ingalaterran Agustin Soler preso espainiar errepublikarrak bere buruaz beste egin zuen. Erresuma Batuan 1936ko Gerrako errefuxiatu errepublikarrak nazi eta faxistekin batera sartu zituzten kontzentrazio esparruetan. Solerrek nahiago izan zuen hil protesta gisa, etsai faxistekin espazioa partekatu baino.