argia.eus
INPRIMATU
Ingalaterrako Carlos I erregeari burua moztu zioten

Ingalaterrako Carlos I erregeari burua moztu zioten. Ingalaterrako gerra zibila galduta, traidore izendatu eta heriotzara kondenatu zuten. Cromwell garaileak Ingalaterrako Mankomunitatea eratu zuen, errepublika formarekin eta 1649-1660 bitartean iraun zuen. Gerra zibil hartan, Cromwellek sarraskiak burutu zituen Irlandan.