Ingalaterrako Bristol hirian bertako autobus konpainiaren aurkako boikot kanpaina hasi zuten. Konpainiak langile beltzak ez kontratatzeko zuen barne-politika salatu zuten lau hilabetez. Boikotak eragina izan zuen, Britainia Handiko Legebiltzarrak arraza-diskriminazioa debekatu baitzuen.