argia.eus
INPRIMATU
Ingalaterrak gerra deklaratu zion Espainiari

Ingalaterrak gerra deklaratu zion Espainiari. Zazpi Urteko Guda gisa ezaguna den gudan ari ziren Frantzia eta Ingalaterra, eta urteetan Espainiako Estatuak neutraltasuna mantendu arren gatazka honetan, Frantzia guda galtzen ari zela ikusita, eta horrek egoera txarrean koka zezakeenez, Borboien bi erreinuen arteko aliantza osatu eta ontzi britainiarrak erasotzeari ekin zion Espainiak.

Ingelesek Espainiaren koloniei eraso egin zieten batez ere, eta Habana hartu zuten, besteren artean.

Gerra Frantzia eta Espainiak galdu zuten eta Parisko Itunarekin amaitu zen 1763ko otsailean. Esklabotza sistema areagotu zuten.