argia.eus
INPRIMATU
Indian, Bhopaleko planta kimikoan, munduko istripu larrienetakoa gertatu zen gauean

Indian, Bhopaleko planta kimikoan, munduko istripu larrienetakoa gertatu zen gauean. Segurtasun neurrien faltagatik, milioi erdi pertsona bizi ziren lekuan oso toxikoa den gas metil isozianato konposatua zabaldu zen airean. Gobernuaren arabera, 5.295 pertsona hil ziren eta 4.902 ezgaitasunekin geratu ziren bizi osorako. Kaltetuek salatzen dute 22.917 hildako, 508.432 ezgaitasun iraunkor eta 33.781 zauritu larri izan zirela. AEBetako Union Carbide enpresak ez zuen bere gain hartu inguruko milaka herritarri egindako kaltea ordaintzea.