India iparraldeko Amritsar hirian sarraskia egin zuten soldadu britainiarrek, Jallianwala Bagh lorategian urteberri indiarra ospatzen ari zen jendetza, haurrak barne. Etxeratze agindua deklaratua zegoen, eta hainbat lagunek protesta baketsua hasi zuten.
Soldaduen buru Reginald Dyer jeneralak erasoa agindu zuen. Hamar minutuan 1.600 tirotik gora egin zituzten. Indiako Kongresu Nazionalak hildakoak 1.000tik gora izan zirela adierazi zuen.
Sarraskia agindu zuen Dyer jenerala heroi izendatu zuten Britainia Handian. Heroi bati ematen zaion ongi etorria egin zioten Londresera itzuli zenean eta milioi bat liberako saria jaso zuen. "Punjabeko salbatzailea" hitzak leloa idatzia zuen ezpata bat ere eman zion gobernuak opari.