argia.eus
INPRIMATU
Inasako langileek herri-harresia antolatu zuten Irurtzungo lantegian, makinak ateratzea ekiditeko

Inasako langileek herri-harresia antolatu zuten Irurtzungo lantegiaren sarreran, lantegiko makinak bertatik ateratzea ekiditeko. Donostiako herri harresiak inspiratuta, Inasako langileek borroka gogorra egin zuten zenbait astez, “langile harresia” sortuta. Aurreko urtean lantegiaren itxieraren berri eman zien zuzendaritzak, 115 pertsona langabeziara igorriz. Langileek defendatu zuten lantegia irekita mantentzeko aukera zegoela, eta hori bakarrik lortuko zela makinaria bertan mantentzen bazen. Hortaz, lantegia desmuntatzea oztopatzen saiatu ziren desobedientziaz eta babesa adierazten eta laguntzen zien herritar askoren babesarekin.