argia.eus
INPRIMATU
Ikurrina legeztatu zuten Hego Euskal Herrian

Ikurrina legeztatu zuten Hego Euskal Herrian. Erreforma Politikorako Legea onartu zen hilabete eskas lehenago Espainiako Estatuan, Trantsizioa deiturikoa abiatuz. Giro gatazkatsua zen nagusi eta Hego Euskal Herrian ikurrinaren aldeko mugimendua oso hedatua zegoen. ETAk berak ere kanpaina zehatza egin zuen alor honetan. Makina bat udaletxetan jarri zuten ikurrina gaurko egunez, ospakizun artean.

Gotzon Aranburu (Naiz, 2017ko urtarrilak 19).