argia.eus
INPRIMATU
Ignacio Hidalgo de Cisneros guda-hegazkin pilotu gasteiztarra hil zen

Ignacio Hidalgo de Cisneros guda-hegazkin pilotu gasteiztarra hil zen. Errepublikazalea eta Alderdi Komunistako kidea zen, eta 1930ean Espainiako monarkiaren aurkako saio batean parte hartzeagatik Frantzian erbesteratu behar izan zen. 1936ko Gerran, Aire Armada errepublikanoko burua izan zen eta euskaldunei hegazkinak ematen ahalegindu zen. Errumaniako erbestean hil zen.