I. Mundu Gerran Bulgariako soldaduak gerraren bultzatzaileen aurka matxinatu eta Dobro Poljeko frontea utzi zuten. Milaka soldadu Nekazarien Batasun Nazionalaren laguntzarekin hiriburuan sartu, eta Radomirreko Errepublikarekin batera neutraltasuna aldarrikatu zuten. Gobernuak altxamendua nola edo hala zapaldu eta kontrola berreskuratu zuen.