argia.eus
INPRIMATU
I. Mundu Gerra hasi zen, Europako inperioen arteko liskarrek goia jo zutenean

I. Mundu Gerra hasi zen, Europako inperioen arteko liskarrek goia jo zutenean. Frantzia periferiako herri guztiak bezala, Ipar Euskal Herriko milaka gizonezko bidali zituzten gudara Frantziako armadan. Haietako 6.000 bertan hil ziren. Gerla sentimendu frantsesa Ipar Euskal Herrian errotzeko baliatu zuten. Morts pour la patrie, euskara baizik ez zekiten haiek.