argia.eus
INPRIMATU
Huey Pierce Newton jaio zen, Pantera Beltzen ideologo nagusietakoa

Huey Pierce Newton jaio zen. AEBetako politikari eta iraultzaile beltza izan zen. Bobby Sealekin batera 1966an sortu zuen Pantera Beltzen Alderdiaren ideologo nagusitzat jotzen da. Beltzen komunitateetan programa sozialak eta poliziaren indarkeriaren aurkako patruilak antolatu zituzten, besteak beste. Revolutionary Suicide autobiografia idatzita zuen. 1989an hil zuten tiroz.