argia.eus
INPRIMATU
Hondamena eragin zuen Katrina ekaitza lehertu zen Bahametan

Hondamena eragin zuen Katrina ekaitza lehertu zen Bahametan. Urakana bihurtuta, abuztuaren 29ko goizean iritsi zen AEBetako Louisianako kostara, eta ustez salbu zen New Orleans gogor jo zuen. Dikeak birrindu eta ebakuatu gabeko biztanleentzako tranpa bihurtu zen, auzune txiroenak jan baitzituen urak. Hondamendiak 1.833 pertsona hil zituen, hiriaren %80 urpean geratu zen eta milioi bat pertsona baino gehiagok etxea utzi behar izan zuen, batez ere arduradunen planifikazio faltagatik. Agintari eta elite ekonomikoek egoera baliatu zuten shock doktrinaren bitartez sektore pribatuari presio fiskala murriztu, ingurugiro erregulazioak ezabatu eta pribatizazio politika neoliberalen bidez, gentrifikazio prozesu azkar bat abiatzeko.

Iturria: Olivier Cyran, Cómo matar a una ciudad (Le Monde Diplomatique en español, 2018ko abendua)