argia.eus
INPRIMATU
Lehen aldiz defendatu zituzten publikoki homosexualen eskubideak Alemanian

Homosexualen eskubideak publikoki defendatu zituen Karl Heinrich Ulrichs abokatu eta idazleak. Lehen aldia zen homosexualen aurkako legeak ezabatzeko eskatzen zela Alemaniako Juristen Kongresuan. Kongresuko gainontzeko gizonek, oihuka, ez zioten hitzartzea bukatzen utzi. Hiru urte lehenago, bere liburuak debekatu eta konfiskatu zituzten Sajonian, Berlinen eta Prusiako leku askotan. Publikoki bere homosexualitatea aldarrikatu zuen lehen gizontzat hartzen da Alemanian.

Hubert Kennedy, Karl Heinrich Ulrichs. Pioneer of the Modern Gay Movement.