Ho Chi Minh bisitan izan zen Donibane Lohizune, Azkaine eta Saran. Vietnamgo behin-behineko gobernuko delegazioko kideek Frantziako Gobernuarekin herrialdearen independentzia negoziatu nahi zuten. Gobernu hori, ordea, eratzeko zegoen, eta bitartean, egun batzuk igaro zituen delegazioak Lapurdin. Pilota partidak, itsasora ateraldiak... denetik egin zuten. Frantziako Gobernua eratu zenean, negoziazioak abiatu zituzten baina ez zuten akordiorik lortu eta hilabete gutxira gerra piztu zen Vietnamen.
Pablo Ruiz de Aretxabaleta, Ho Chi Minh, turista a la fuerza en Euskal Herria hace 75 años (Naiz, 2021eko ekainak 12).