Hilketa matxista Iruñeko Sanferminetan: Nagore Laffage hil zuen Jose Diego Yllanesek. Laffage sexu harremanak izateari uko egiteagatik hil zuen Yllanesek. Gazte irundarrak ezetz esatean, Yllanesek hura kolpatu eta ito egin zuen. Bere gorpua Erroibarreko paraje batean ezkutatu zuen gero baina ordu gutxira harrapatu zuten. Hiltzailea hamabi urteko espetxealdira zigortu zuten, eta 2017an kalean zen hirugarren graduarekin.