argia.eus
INPRIMATU
Hilerriko euskarazko inskripzioak kendu eta gaztelaniazkoak jartzeko agindu zuen Gernikako alkate frankistak

Hilerriko euskarazko inskripzioak kendu eta gaztelaniazkoak jartzeko agindu zuen Gernikako alkate frankista Vicente Rojok. Euskaraz idatzitako harriak kendu behar izan zituzten hauen jabeek zigortuak izango ez baziren. Aurreko mendeetatik zetozen euskaldunen eta euskararen aurkako politikak muturrera eraman zituzten frankistek, hizkuntza bizitza publikotik ia desagerrarazteraino.