Hilerri nuklearra egitea aurreikusten zuten lursaila okupatu eta Wendlandeko Errepublika Librea aldarrikatu zuen Alemaniako mugimendu antinuklearrak. Kanpalekua ezarri zuten, eta milaka pertsona pasa ziren hortik. Bizitza era komunitarioa antolatu zuten hilabetez, polizia operazio erraldoi batek kanporatu zituen arte.
Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat