herritarrei eskatu zieten mesedez gastu militarrerako diru gehiago jartzeko. Ekintzaile antimilitaristek Bilbon egin zuten parodia izan zen. Salatu zutenez, 2008an 25.067 milioi eurokoa izan zen Espainiako Estatuaren gastu militarra eta euskal enpresa ugari gerraren negozioan sartuta daude.
Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat. (Manu Robles Arangiz Fundazioa).