Herrera de la Mancha espetxeko martxan 12.000 lagun bildu ziren, Madrilen. 200 autobus baino gehiago bertaratu ziren urteroko martxan, euskal presoei elkartasuna adieraztera. Beren aurrean 1.000 poliziak osatu zuten hesia, zaldi, tanke eta helikopteroekin. Presoei irrati libre baten bidez helarazi zieten elkartasuna. Parte-hartzaileak Madril erdigunera joan ziren gero, eta zirkulazio kolapso handia eragin zuten. Bernabeu inguruetan neonaziek harriak jaurti zizkioten karabanari eta hainbat zauritu eragin.
La Marcha a Herrera superó todas las previsiones de participación. Egin.