argia.eus
INPRIMATU
Heriotzara zigortutako Adolf Eichmann kriminal nazia exekutatu zuten Ramla hirian

Heriotzara zigortutako Adolf Eichmann kriminal nazia exekutatu zuten Ramla hirian. Juduen aurkako “Azken soluzioa” deiturikoaren erantzule nagusietakoa izatea egotzi zioten. Jerusalemen egin zen bere aurkako prozesuan esan zuen soilik aginduak bete zituela. Hannah Arendtek Gaizkiaren hutsaltasuna-ren inguruko tesia garatu zuen epaiketa horretan oinarrituta, adieraziz Eichmann ez zela munstroa, muturreko ankerkeriazko aginduak bete zituen pertsona arrunta baizik, sarraski sistema bateko burokrata.

Hannah Arendt, Eichmann en Jerusalem.