argia.eus
INPRIMATU
Ekintzaile beltzei helikoptero batetik bonba jaurti eta hamaika lagun hil zituen AEBetan Poliziak

Helikoptero batetik bonba bat jaurti eta hamaika lagun hil zituen Filadelfia hiriko Poliziak, AEBetan. Move izeneko beltzen askapenerako mugimendu ekologistako ekintzaileen eta Poliziaren arteko tiroketa gertatu zen.

Ekintzaileak etxe batean babestu ziren, eta berau inguratu zuten poliziekin tiroketak jarraitu zuen.

Azkenean, neurriz kanpo, helikoptero batetik lehergailu bat jaurti zieten eta berenaz gain, 61 etxe suntsitu zituzten. Hildakoen artean bost haur zeuden.

Ikusi gertaeren bideoa.