argia.eus
INPRIMATU
Udalek euskara hutsez jardutea legez kanpokoa zela esan zuen Espainiako Auzitegi Gorenak

Hegoaldeko udalek euskara hutsez jardutea legez kanpoko jo zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Aizarnazabalgo Udalak 1992an onartutako ordenantzaren aurkako epaian esan zuten hori diskriminatzailea zela. Erroldaren arabera, 544 biztanletik 541 euskaldunak ziren, eta hiru soilik erdaldunak. Pertsona hauek sekula kexatu ez baziren ere –idatziak ulertzeko eran bidaltzen zitzaizkien edo tramitazioak gaztelaniaz egiteko aukera bermatzen zitzaien–, Espainiako Auzitegi Gorena tartean sartu zen gaztelania inposatzeko herririk euskaldunenetan ere.

Mikel Arrieta, Udalek euskara hutsez funtzionatzea ilegala da, Espainiako Auzitegi Gorenaren ustez (Euskaldunon Egunkaria, 1999ko ekainak 20).