argia.eus
INPRIMATU
Hegoafrikan Apartheidaren aurkako Steve Biko ekintzaile erreferentea hil zuen poliziak torturatuta

Hegoafrikan Apartheidaren aurkako Steve Biko ekintzaile erreferentea hil zuen poliziak torturatuta. Xhosa jatorriko familia txiro batean jaioa eta formazioz sozialista zen. Abuztuaren 18an atxilotu eta Lege Antiterrorista aplikatuta espetxeratu zuten. Hainbat astez torturatu ostean, biluzik eta erdi hilik beste espetxe batera zeramatela hil zen.