argia.eus
INPRIMATU
Errenta greban zeuden 2.000 maizter atxilotu zituzten Hegoafrikako Johannesburgon

Hegoafrikako Johannesburgo hirian, errenta greban zeuden 2.000 maizter atxilotu zituen poliziak. Atxilotuek ezin zutela errenta ordaindu adierazi zuten, errenta-bulegoa erre egin zutela eta. Apartheid gobernuaren aurka, beltzen biziraupenaren alde, horrelako ekimenak antolatu zituzten, 20 hilabeteko errenta grebak egitera iritsiz.