argia.eus
INPRIMATU
Hego Euskal Herriak ezetz esan zion Espainiako Konstituzioari

Hego Euskal Herriak ezetz esan zion Espainiako Konstituzioari. Botoa emateko eskubidea zuten 1.913.980 lagunen erdiak ere ez zuen bozkatu (934.005) eta abstentzioa %51,21ekoa izan zen. Emandako botoen artean, baiezkoak aise gailendu ziren: 661.412; hau da, %70,81.

Erroldari eta abstentzioari erreparatuta, beraz, Hego Euskal Herriko herritarretatik %34,55ek baino ez zioten oniritzia eman Espainiako Konstituzioari. Hirutik batek.

Gotzon Hermosilla, Berria.