argia.eus
INPRIMATU
Kondor Plana sinatu zuten sekretupean Hego Amerikako hainbat herrialdek, ezkerreko mugimenduak jazartzeko

Hego Amerikako hainbat herrialdek sekretupean Kondor Plana sinatu zuten. Estatu terrorismoaren bidez edozein matxinada ezkertiar zapaltzeko AEBek bultzatu eta finantzatua. Paraguain 1992ko abenduan aurkitu zuten dokumentazioa, agerian utziz zein ziren aliantzan partaide: Txile, Argentina, Uruguai, Paraguai, Brasil eta Bolivia, baita tarteka Peru, Venezuela, Ekuador eta Kolonbia ere. Diktaduren aurka ari ziren alderdi, sindikatu, ikasle mugimendu edo nolanahiko ekintzen aurka egiteko indar errepresiboek elkar laguntzea adostu zuten. Milaka pertsona torturatu, 50.000 hil, 30.000 desagerrarazi eta 400.000 espetxeratu zituztela kalkulatzen da.