argia.eus
INPRIMATU
Hawaiiarrek James Cook kolonizatzailea hil zuten

Hawaiiarrek James Cook kolonizatzailea hil zuten, britainiarra Kalaniopu’u irlako buruzagia bahitzen saiatu zenean. Bezperan, Hawaiiko herritar talde batek britainiarren ontzi bat ostu zuen, eta zigor gisa Cookek buruzagia bahitu zuen. Istiluak hasi ziren horrela, eta Cooken gizonek hainbat hawaiiar hil ostean, ihesari eman zioten. Herritarrek, baina, Cook harrapatzea lortu zuten eta Ingelesen inperialismoaren figura garrantzitsua hil zuten.

Wikipedia – James Cook.