argia.eus
INPRIMATU
Haurrentzako euskarazko lehen komikia iragarri zuen ARGIA astekariak: Txistu

Haurrentzako euskarazko lehen komikia iragarri zuen ARGIA astekariak: Txistu. Abdon Gonzalez de Alzak bultzatuta eta Madrilgo zenbait euskal ikasleren laguntzaz, euskarazko komiki-sorta argitaratzea zen asmoa, denbora-pasa, ipuin eta besterekin. ARGIArekin zabalduko zen hamabostean behin. 1927ko urtarrilean ikusi zuen argia eta hamasei zenbaki publikatu zituzten.

ARGIA, 1926ko apirilak 4.