Haurren greba hasi zen Bartzelonan. Primo de Riveraren diktadura betean, Kataluniako beiragintza enpresa handienetako bat zen Cristallerias Planell-eko 9 eta 12 urte arteko haur langileak lan-baldintza gogorren aurka mobilizatu ziren. Negozioa apenas kobratzen zuten aprendiz hauen lanean oinarritzen zen. Hori aldatu zen 11 urteko Francesc Pedra Argüelles CNTko afiliatuak lankide gazteak mobilizatu zituenean. Denbora gutxian elkartasun greba Bartzelona osora hedatu zen eta lan baldintzak eta soldata hobetzea lortu zuten.
Gabriela Grifol Porta (Betevé, 2017ko maiatzak 17)