argia.eus
INPRIMATU
Harriet Tubman buru zutela, 150 soldadu beltzek 750 esklabo askatu zituzten AEBetako Hego Carolinan

Harriet Tubman buru zutela, 150 soldadu beltzek 750 esklabo askatu zituzten AEBetako Hego Carolinan. Lur-jabe esklabistei kalte ekonomiko handiak eragin zizkieten. Emakume honek Harriet Tubman izena jarri zion bere buruari esklabotzatik ihes egin zuzenean. Gero, Lurpeko burdinbidea sare klandestinoa antolatzen ibilia zen. Beltz librea bailitzan, bizia arriskatu eta esklabotza indarrean zen lekuetara itzuli zen askotan, orotara 70 esklabori ihes egiten lagunduz.