argia.eus
INPRIMATU
Hiru gazte gillotinatu zituzten Munichen, nazismoaren aurkako esku-orriak banatzeagatik

Hans eta Sophie Scholl anai-arrebak eta Christoph Probst gillotinaz exekutatu zituzten. Nazismoaren aurkako Arrosa Zuria ekintzaile-talde ez biolentoko kideak ziren. Nazien aurka esku-orri antifaxistak banatzen harrapatu zituzten.

Sophie Scholl-en bustoa, Municheko unibertsitatean, 1943an atxilotu zuten lekuan bertan.

Hil aurretik, Hansek honakoa oihukatu zuen: “Gora askatasuna!”. Gaur egun, Munichen, atxilotu zituzten lekuan lurrean beraiek botatako eskuorriekin memoriala jarrita dago.