argia.eus
INPRIMATU
Hamza Younis boxealari eta preso palestinarrak espetxetik ihes egin zuen lehenbizikoz

Hamza Younis boxealari eta preso palestinarrak espetxetik ihes egin zuen lehenbizikoz. Israelgo Axkelongo presondegian izan zen hori, atxilo 17 egun zeramatzala. Beste bi presorekin egin zuen ihes, armatutako guardien aurkako borrokaldi bat probokatu ostean eta Gazara korrika iritsi zen lau orduren ostean. Gerora, beste bitan atxilotu zuten eta beste horrenbestetan lortu zuen ihes egitea, 1967an ospitaleratuta zela ebakuntza baten ostean eta azkenik 1974an Ramlako kartzelatik. Suedian errefuxiatu zen.

I Escaped Israel’s Prisons Three Times” - Hamza Younisekin elkarrizketa (Politics Today, 2021).