argia.eus
INPRIMATU
Hamaika lagun atxilotu zituzten Araitzen, Nafarroan, "sorginkeria" akusaziopean

Hamaika lagun atxilotu zituzten Araitzen, Nafarroan, "sorginkeria" akusaziopean. Torturatu ostean, ateratako informazioarekin beste hamasei atxilotu zituzten hurrengo egunetan. Iruñeko espetxera eraman zituzten eta epaiketa aurretik jada hamabi hil egin ziren –hamar emakume eta bi gizon–. Guztiaren jatorrian Araitzeko jauntxo Fermin Lodosa Andueza zegoen, bere gehiegikeriekin haserre zituen herritarren aurka sorgin-ehiza abiatu baitzuen Intzan. 1984an, Pedro Olea zuzendariak Akelarre filma egin zuen gertakari horietan oinarrituta.

Araitzko Udala.