argia.eus
INPRIMATU
'Habana' ontzia atera zen Santurtzitik gerratik ihesi zihoazen 3.840 euskal haurrekin Erresuma Batura

Habana ontzia atera zen Santurtziko portutik gerratik ihesi zihoazen 15 urtetik beherako 3.840 euskal haurrekin Erresuma Batura. Haiekin batera, irakasle, emakume boluntario, mediku eta apaizak joan ziren. Erresuma Batuko Gobernuak haurrak jasotzea onartu zuen, baina gatazkan ez esku-hartzeko erabakiarekin jarraituz, haurren mantenurako ez zutela dirurik jarriko adierazi zuen. Haur horietako asko ez ziren sekula itzuli. Memoria gordetzeko Basque Children of 37’ UK elkartea eratu zen 2002an.

Basque Children of 37’ UK