argia.eus
INPRIMATU
Gurutze Gorria sortzeko biltzarra hasi zen Genevan

Gurutze Gorria sortzeko biltzarra hasi zen Genevan. XIX. mendeko armadek ez zuten zaurituak artatzeko inolako sistemarik. Jean-Henri Dunant negozio-gizona Solferinoko guduaren ondorioek hunkitu egin zuten eta erakundea sortzea proposatu zuen. Berak bultzatu zuen biltzarrean 36 pertsonak hartu zuten parte, tartean zenbait estaturen ordezkarik. Adostu zuten zauritutako soldaduen neutraltasuna eta haiei laguntzeko nazio mailako elkarteak eratzea, baita medikuntzako pertsonen babeserako sinboloa ere: gurutze gorria duen besokoa. Euskal Herrian Bigarren Gerra Karlistan hartu zuen parte lehen aldiz, 1872an.