argia.eus
INPRIMATU
Guardia zibilek taberna bateko jabe eta bezeroak jazarri zituzten Lasarte-Orian

Guardia zibilek taberna bateko jabe eta bezeroak jazarri zituzten Lasarte-Orian. Kalez jantzita, eta lekukoen arabera, mozkorturik, gauez Insausti tabernan sartu ziren. Zerbitzariari haxixa eskatu eta honek ezetz erantzun ostean, pistolak atera eta bertan zeuden guztiak hormaren kontra jarri zituzten. Guztiak miatu zituzten, irain eta mehatxu artean. Udaltzaingoaren eta Guardia Zibilaren hiru patruila bertaratu ziren giroa baretzera. Bertan zirenek salaketa jarri zuten, eta ostalaritzako beste 30 langileren eta Lasarte-Oriako Udalaren babesarekin, Goñi Tirapu gobernadore zibilaren dimisioa eskatu zuten.

Iturria: 1981-1990 Berun-urteak Lasarte-Orian.