argia.eus
INPRIMATU
Guardia Zibilak Rafael Gomez Jauregi hil zuen Errenterian, Amnistiaren Aldeko Astean

Guardia Zibilak Rafael Gomez Jauregi hil zuen Errenterian, Amnistiaren Aldeko Astearen bilkura bat desegiten ari zela. Metrailetaz bihotzaren ondoan tirokatu zuten. Polizia Armatuak gogor zapaldu zuen egun osoan amnistiaren alde deitutako greba. Gomez Jauregi 78 urteko pasaitarra zen, ELAko sindikalista eta EAE-ANVko militantea.

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak.
(Euskal Memoria Fundazioa)