argia.eus
INPRIMATU
Guardia Zibilak Mikel Salegi gaztea hil zuen Donostian, errepideko kontrol batean

Guardia Zibilak Mikel Salegi Urbieta gaztea hil zuen errepideko kontrol batean. Afalostean autoz bere herrira zihoala, Donostiako Errekalde auzoan jarritako kontrolean gelditu eta tirokatu egin zuten.

Autoa lau aldeetatik tirokatu zuten poliziek.  Juantxo Egaña/’Mikel Salegi. Oroitzapenetik oroimenera’ liburua

Salegi zauritua, beste auto batek hartu zuen ospitalera eramateko, baina hau bigarren kontrol batean gelditu zuten eta han 10 minutu luze eduki zuten, Salegi odol-husten ari zen bitartean. 21 urte zituen.

Hil berritan, senideei ez zieten gorpua ikusten ere utzi nahi izan, nahiz eta azkenean lortu zuten eta familiaren laguna zen mediku batek kontatu zituen 18 bala-zulo gorpuan.

Jendetza batu zen Salegiren aldeko hiletan eta jipoitu egin zituzten. Juantxo Egaña/’Mikel Salegi. Oroitzapenetik oroimenera’ liburua

Ehorzketetan, ateratzen zirenei "pasaia" egin zieten poliziek, hau da, borra kolpeka ari ziren polizien bi lerro artean pasatzera behartu. Funtsezko ikerketarik ez zen egin. Kasua artxibatu zen eta geroztik familiak ez du ezagutza ofizialik izan.  Bere senideek salatu izan dute justizia lortzeko borrokan ari direla, “laguntza instituzionalik gabe”.

Bide kontroletan Espainiako Poliziak hildakoak hamar bat baino gehiago izan ziren.

Urbieta Donostiako Polloe hilerrian dago lurperatuta. Ernestobanpiroa (CC BY-SA 4.0)