argia.eus
INPRIMATU
Guardia Zibilak Koldo Arriola gaztea hil zuen Ondarroako kuartelean

Guardia Zibilak 19 urteko Koldo Arriola hil zuen Ondarroako kuartelean.

Afaria izan zuten UBIko ikasketak gainditu zituela ospatzeko eta 34 diskotekarako bidean zihoazen. Hirunaka zihoazen, salbuespen-egoera aginduta baitzegoen Gipuzkoan eta Bizkaian, eta debekatuta zegoen bost lagun baino gehiagoko taldeetan ibiltzea.

Arriola beste bi lagunekin zihoan euskaraz abesten, 01:30 aldera guardia zibilek geratu, barrura sarrarazi eta tiro bat bota ziotenean. Arriola bularrean tirokatuta atera zen handik zanbuluka eta bertan hil zen.

Bertsio ofizialaren arabera, Pedro Rodríguez izeneko guardiari ustekabean egin zion tiro armak, Arriolak berari "eraso" egin zionean. Ez zuen ia inork sinetsi.

Hiltzailea ezaguna zen: Pedro García López. Gero Bermeora trasladatu zuten eta han ere berean segitu zuen. Gauzak hain ziren nabarmenak, non 1980an Mario Onaindiak, Euskadiko Ezkerrako bozeramaileak, Eusko Legebiltzarrean guardia zibil horren gaineko ikerketa eskatu zuen.

PDFan irakur daiteke Koldo Arriolari buruzko 'Ondo lotutako hilketa baten istorio beltza bezain sakona' liburua, Imanol Oruemazaga Basetaren eskutik.

Itoizek Hilzori II kantua eskaini zion, ikaskide baitzuten 'Bitxu' Arriola.

 

Emilio Lopez Adan. Borroka Armatua Euskadin (1977-2011). Maiatz.