Guardia Zibilak Euskal Herrian heroina eta bestelako drogak zabaltzearekin zuen loturaz txostena bidali zion Donostiako fiskal Luis Navajasek Espainiako Estatuko fiskal orokorrari.
Navajas Txostena izena hartu zuen dokumentu hartan, Guardia Zibileko goi kargu ugari aipatzen ziren, Enrique Rodríguez Galindo teniente koronela barne. Intxaurrondoko kuarteleko funtzionarioen eta Gipuzkoako narkotrafiko sareen arteko harremana azaltzen zuen txostenak, eta guardia zibil ugarik diru kopuru erraldoiak jasotzen zutela hauen partetik, droga banatzen uztearen truke.
Navajas txostenaren ondorioak ez zituzten ikertu, eta egun batetik bestera desagertu egin zen dokumentua, nahiz eta inork ez duen azaldu nola izan zen hori.
Irakurri Pepe Rei Egineko ikerketa taldeko buruarekin Navajas txostenari buruz eginiko elkarrizketa.