argia.eus
INPRIMATU
Guardia zibil ohi bat Bartzelonako zooan lehoien kaiolan sartu zen eta larri zaurituta amaitu zuen

Guardia zibil ohi bat Bartzelonako zooan lehoien kaiolan sartu zen eta larri zaurituta amaitu zuen. Justo José Mira zen, eta Kataluniaren independentziaren aurkako aldarria egin nahi izan zuen, hiru hilabetean laugarrena. Beti militar jantziarekin, aste batzuk lehenago abortuaren aurka bi esbastika zintzilikatu zituen eraikin batean, eta aurretik identifikatua izan zen estelada bat erretzeagatik. Zooko hesia gurutzatzen ari zela eraso egin zioten lehoiek eta ospitalera eraman behar izan zuten larri.