Greziako Poliziak 15 urteko Alexandros Grigoropulos hil zuen tiroz Atenasko Exharkia auzoan. Auzo hori ezaguna da mugimendu anarkista indartsua antolatuta dagoelako bertan. Poliziak esan bazuen ere zenbait gaztek molotov koktelak bota zizkietela eta istripuz hil zutela, lekukoek jakinarazi zuten ez zela inolako bortxarik izan eta eztabaida baten ondorioz egin ziola tiro agenteak zuzenean gazteari.
Istilu handiak izan ziren hurrengo asteetan, eta greba orokorrak jarraipen zabala izan zuen. Manifestariek hedabide zenbaiten erredakzioak okupatu zituzten, eta telebista publikoko albistegietan zuzenean sartu ziren, isilik, baina mezu honekin: “Utzi begiratzeari eta atera denak kalera”.
Analista ugarik adierazi zuen istiluen atzean gazte askoren itxaropenik eza zegoela, eta krimena baliatzen ari zirela beren desadostasuna edo eskaerak ikusarazteko.