argia.eus
INPRIMATU
Greenpeace sortu zuten Vancouver hirian, Kanadan

Greenpeace sortu zuten Vancouver hirian, Kanadan. Herrialde hartako zenbait ekintzaile antinuklearrek, eta AEBen armadarekin Vietnamgo gudara ez joatearren Kanadan erbesteratutako kontzientzia-eragozle batzuek ekintza zuzen ugari egin zituzten, ez biolentoak, proba nuklearren aurka. AEBak Alaskako Amchitka izeneko uhartean proba egitear ziren, eta arrantza-ontzi zahar bat hartuta bertara joaten ziren, proba bertan behera uzten saiatu asmoz.