argia.eus
INPRIMATU
Greba historikoa abiatu zuten Dakar eta Niger lotzen zituen trenbideetako langileek, langile frantziarrek zituzten eskubideak aldarrikatuz

Greba historikoa abiatu zuten Dakar eta Niger lotzen zituen trenbideetako langileek, langile frantziarrek zituzten eskubideak aldarrikatuz. Bost hilabete pasatxo iraun zuen 17.000 langile horien protestak, portuetako zamaketarien eta industrialen elkartasuna jaso zuten, hamar eguneko greba orokorrarekin Senegal, Benin, Boli Kosta eta Ginea herrialdeak geraraziz. Lehen aldia zen horrela elkartzen zirela eta Mendebaldeko Afrikako trenbide guztiei eragin zien.

Azkenik, 1948ko martxoan, greba bertan behera utzi zuten beren eskari gehienak betetzea lortu ostean. Kolonialismoaren aurkako borrokan inflexio puntua izan zen.

Josep Fontana, Por el bien del imperio (Editorial Pasado y Presente).