Gose greban zegoen Thomas McElwee IRAko presoa hil zen Maze espetxean. McElweek 23 urte zituen eta 62 egun eman zituen ezer jan gabe.
1976an Londresko Gobernuak preso errepublikanoei estatus politikoa kendu ziene eta presoek hainbat borroka abiatu zituzten, manten protesta edo gose greba kolektiboa kasu.
Gose greba hura entzutetsua izan zen Irlandan, eta hamar egunean behin preso batek bat egiten zuen baraualdi mugagabearekin. Gose greba kolektibo hartan hil zen azken aurrena izan zen McElwee, bederatzigarrena.