argia.eus
INPRIMATU
Glasgow-n istilu larriak, poliziak eraso egin zienean lanaldi laburragoen alde bilduta ziren 60.000 langileri

Glasgow hiri eskoziarrean 60.000 pertsona lanaldi laburragoen aldeko greba babesteko bildu ziren. Tranbiaren kableak moztu, bandera gorria jarri eta Internazionala abestu zuten.

Poliziak armatu gabeko herritarrei gogor eraso egin zien Battle of George Square edo “George Plazako Bataila” gisara ezagun egin den pasartean. Biharamunean, gobernuak armada bidali zuen.