Giraldillaz mozorrotuta ekintza egin zuten Sevillako Munduko Atletismo Txapelketaren inaugurazio ekitaldian, euskal presoak euskal herriratzeko eskatuz. Presoekin Solidarioak taldeko bi ekintzaile igo ziren agertokira eta musikarekin dantzan aritu ziren.
Harmailetatik beste ekintzaile talde bat zintzilikatu zen, presoen aldeko pankartak erakutsiz, eta beste ekintzaile batzuk nazioarteko prentsari komunikatua banatzen aritu ziren. Milioika lagunek ikusi zuten ekintza telebistaz..
Ikusi ekimenaren bideoa:
Presoen aldeko mezua milioika ikusleren aurrean hedatu dute Sevillako Mundialean (Euskaldunon Egunkaria, 1999ko abuztuak 21)