argia.eus
INPRIMATU
Gipuzkoako gobernadore zibilak Txabi Etxebarrietaren omenezko ekitaldiak debekatu zituen

Gipuzkoako gobernadore zibilak Txabi Etxebarrietaren omenezko ekitaldiak debekatu zituen. Prentsara igorritako debekuak debeku, euskal herrietan omenaldi eta mobilizazioak egiten jarraitu zuten. Bilbon eta Donostian aurreko egunetan egindako hileta elizkizunetan milaka lagun bildu ziren, eta poliziak bertaratuen aurka kargatu zuen. Bilbon istilu handiak izan ziren, eta Donostian manifestariek Espainiako Telebistaren furgoneta bat irauli zuten. Etxebarrieta ETAko kidea ekainaren 7an hil zuen Guardia Zibilak.