argia.eus
INPRIMATU
Gerra kontseiluetan heriotzara zigortutako etakide eta espainiar militanteen aldeko protestak egin zituzten Donibane Lohizunen eta Parisen

Gerra kontseiluetan heriotzara zigortutako etakide eta espainiar militanteen aldeko protestak egin zituzten Donibane Lohizunen eta Parisen. Parisen ekintzaile talde batek Paris eta Bartzelona arteko Talgo trenaren bidea blokeatu zuen. Donibane Lohizunen, aldiz, Anne-Aymone Giscard d’Estaing, Frantziako presidentearen emazteak Ipar Euskal Herrira egindako bisita baliatuz elkarretaratzea egin zuten herriko elizan. Poliziak kargatu eta istiluak egon ziren hauen eta manifestarien artean.

Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, IV. Liburukia, 1974-1976. Milis y polimilis (Txalaparta).